XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errekurtsoak ebazterakoan ez dira kontuan hartuko errekurtso-egileak, aukera izanda, alegazioen izapidean aurkeztu ez dituen egitate, agiri eta alegazioak.

2. Beste interesdunik izanez gero, errekurtsoaren aldakia emango zaio, lehen esandako epean bidezko iritzitako guztia alega dezan.

3. Artikulu honi dagokionez, ez dira beste agiri berritzat hartuko errekurtsoa, txostenak eta proposamenak.

Aurka egindako ebazpena eman aurretik interesdunek espedienteari erantsitakoak ere ez dira agiri berritzat hartuko.

113. artikulua. Ebazpena

1. Errekurtsoan azaldutako eskariak osorik edo zati batean baietsiko dira, ezetsi egingo dira edota onartezintzat joko dira errekurtsoaren ebazpenean.

2. Formazko akatsa dela eta, edukiari buruzko ebazpena ematea bidezkotzat jotzen ez bada, prozedura ostera akatsa egin zen urratsera itzultzeko aginduko da.

Horretan salbuespen izango da 67. artikuluan ezarritakoa.

3. Errekurtsoa ebatziko duen organoak prozedurako arazo guztiak argituko ditu, bai formazkoak bai edukizkoak, interesdunek alegatutakoak izan ala ez.